Ekitaldiak

2024/10/25 18:30

MIRAREN MENDEKUA (LIBURU AURKEZPENA)

Noraino eraman gaitzake mendeku goseak? Zilegizkoa da minari minez erantzutea? Gaizki-ulertu bat tarteko, liburu honetako protagonista (irakurlea bera) abentura misteriotsu bezain arriskutsu batean murgilduko da. Aitona, basoa, enigmak eta troll bat gai izango al da erabaki zuzenak hartu eta iraganeko minak sendatuz etorkizun berriak sortzeko? Nerea Loiola eta Xuhar Epelde idazleak izango ditugu liburu artean. Bazatoz?
2024/11/05 18:30

MONOGAMOAK (IRAKURLE TALDEA)

Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan. Azaroak 5, asteartea, arratsaldeko 18:30etan, Iñigo Astiz idazlearekin solasaldia izango dugu online (Meet bitartez).…
2024/11/08 18:30

HETERO (UXUE ALBERDI) – LIBURU AURKEZPENA

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez. Uxue Alberdi idazlea bertan izango da Itziar Ugarte bidaide duelarik.  
2024/11/22 18:30

ZEBRAK ETA BIDEAK (LIBURU AURKEZPENA)

Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; ezezagunera urratsak egin, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat. Ahots propioa, estilo fin eta zuzena eta erakarmen-indar handiko istorioak dakartza Loiolak berriz ere; beti giza harremanei eta emozioen euste-hormen pitzadurei so, xehetasunari eta keinuari adi. Nerea Loiola idazlea bertan…