1973. urtean sortutako
liburu-denda jaioberria
Istorio guztiek hasiera bat dute eta liburu-dendako istorioa Flor eta Imanolek hasi zuten orain mende erdi pasa. Ezinezkoa ematen duen arren, hemen jarraitzen dugu liburuak gomendatzen. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere, liburu-denda bat.

Trinitate kalea 7
ES 20800 Zarautz
+34 943 83 25 07 | info@egaroa.com
Astelehenetik Ostiralera: 9:00-13:00 / 16:30-20:00
Larunbatetan: 9:30-13:00 / 17:00-20:00

Imanol.
Letrak trafikatuz, irakurle, bezero eta pertsonaia ilun ugari eta bitxiekin tratuan egiten dut bizitza. Liburu-dendaria eta ameslaria. Aspaldian nengoke ilargian anaiak egunero hanketatik lurrera tira egingo ez balit.

Ibai.
Nire txikitako ametsa astronauta izatea zen. Uste nuen beste planetetara bidaiatzeko forma bakarra espaziontzi batera igotzea zela. Denborarekin konturatu naiz berdina egin dezakedala liburuak irakurriz: bidaia erosoagoa, azkarragoa eta dibertigarriagoa!

Olatz.
Liburu bakar bat aukeratu beharko banu…eleberria, saiakera, ipuina eta poesia izan dadila. Klasikoak eta gaur egungoak. Liburu bakar bat esan al dut? Barkatu baina ezinezkoa zait.
