Eventos

GAUEKOAK

2025-11-15 11:45:00

Trilogia osatzeko azken liburua. Martin Martinak, aitona-amonaren gaztelura zigortu zutenean, ez zuen uste izango bizitza horrenbeste aldrebestuko zitzaionik, edota horrenbeste lagun egingo zituenik, are gutxiago pasabide ezkutuetan barrena beste mundu bat eta hainbat eta hainbat izaki miresgarri ezagutuko zituenik ere.

Amancay Gaztañaga idazlea bertan izango da eta Aritz Cestona izango du bidaide.