Eventos

AISIALDI KULTURALA

2026-07-01 00:00:00

Zer da Udako Kultur Aisialdia?

4-7 urte bitarteko haurrak kulturzaletzeko asmoz Garoak martxan jarri duen proiektu berria da Udako Kultur Aisialdia.
Uztailean aisialdi talde bat sortuko ditugu. Hamabost eguneko txandak antolatuko ditugu, eta haur
bakoitzak nahi adina txandetan eman ahal izango du izena. Udako Kultur Aisialdian haurrak harremanetan jarriko dira literatura, musika, literatura, antzerkia eta beste hainbat kultur diziplinarekin, beti ere horiek kalera bideratuz, eta herritarrekin hartuemanean jarriz. Azken batean, hartueman hori bera baita kultura, zentzurik zabalenean.

Zein gaitasun zehatz garatuko dituzte haurrek?

Aisialdi talde hauetan ez gara konformatzen haurrei kultur erreferentziak emate hutsarekin, haurrak beraiek jarri nahi ditugu kultura sortzen. Sormena sustatzea nahi dugu. Udaleku hauetan, haurrek hainbat gaitasun garatuko dituzte:

Musika sormena, txanda osoan zehar kantu bat konposatuz eta grabatuz.
Argazkigintza, txandaren amaieran argazki erakusketa bat antolatuz.
Eskulagintza, material birziklatuekin musika instrumentuak sortuz eta erabiliz.
Talde lana, taldean istorioak idatziz eta ondoren horiek antzeztuz.
Belaunaldiartekotasuna, lehengo jolas eta ohitura zaharrak berreskuratuz.
Irudimena, jolas berriak sortuz.
Marrazketa, muralak, serigrafiak eta bestelako irudiak eginez.

Zein helburu ditu Udako Kultur Aisialdiak?

Estretenimendu aktiboa
Esperimentazioa
Sormena bultzatzea
Kultura kalera ateratzea
Parte hartzea
Haurrak kulturzaletzea

Prezioa

1.hamabostaldia (uztailak 1-15) –> 150

2.hamabostaldia (uztailak 16-30) –> 150

Hilabete osoa –> 300

Izena emateko:

Interesa baduzu bete ondorengo dokumentua eta zurekin harremanetan jarriko gara ahalik eta azkarren edo pasa zuzenean Garoa liburu-dendatik.