Ekitaldiak

MONOGAMOAK (IRAKURLE TALDEA)

2024/11/05 18:30

Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan.

Azaroak 5, asteartea, arratsaldeko 18:30etan, Iñigo Astiz idazlearekin solasaldia izango dugu online (Meet bitartez). Animatu parte hartzera!