Ekitaldiak

Liburu aurkezpena: Uxue Alberdi – Surflaria

2023/11/15 19:00

Amaiak telefono dei bat jaso du: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea.Albisteak hainbat galdera sortuko dizkio protagonistari, batzuk bere buruari buruzkoak eta besteak Ekiri buruzkoak, baina guztien gainetik bat: nor zen gaztetako lagun hura, desagertu zena.

Uxue Alberdi eta Susanna Martinek ‘Surflaria’ komikia plazaratu dute Xabiroi bildumaren baitan. Liburu aurkezpenean Uxue Alberdi idazlea gurekin egongo da eta bidaide moduan Anjel Lertxundi izango dugu.