Ekitaldiak

LAGUN MIÑAK – JON BENITO (LIBURU AURKEZPENA)

2024/05/31 19:00

Lehen hitzetik idazleak bere asmoen berri ematen digu. Zintzotasunez, bere / gure buruari egindako bi galdera aurkeztu ala bota digu: “Zer gertatu zitzaigun?”, “Zer ginen zauriaz lehen?”.

Bi galdera xinple horiek sortu burutazioak ezagutuko ditugu. Paisaia ezagunek gure arreta piztuko dute; ahaztutako izenak nahiz pertsonak eta pertsonaiak berpiztuko dira gure memorian; gertatu ez bazaizkigu gerta zitzaizkigukeen / litzaizkigukeen egoeratan autorearen burua ez ezik gurea ere ikusiko dugu nahastuta. Jakina, nahasi eta minduko gara, maitasunaren bila, askatasunaren bila, gorrotoaren bila. Eremu ezagunean murgilduko gara.