Ekitaldiak

ITZALEN TEKTONIKA eta GALBAHEA

2024/06/20 18:30

Errezital bikoitza.

Alde batetik, Itxaro Borda eta ´´Itzalen tektonika´´. Hamalau urterekin idaztea hil ala biziko jarduntzat deskubritzen duen norbaiten aitortzak abiatzen du Itzalen tektonika. Erdian du epizentroa, eta hark hedatzen dituen uhinak dira albo bietara datozen olerkiak

Bestetik, Gotzon Barandiaran eta ´´Galbahea´´. Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere.