Ekitaldiak

HETERO (UXUE ALBERDI) – LIBURU AURKEZPENA

2024/11/08 18:30

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.

Uxue Alberdi idazlea bertan izango da Itziar Ugarte bidaide duelarik.