Gernika ez da bakarrik bonbardaketa, Picassoren margoa edo izen hori zeukan informazio sarea. Munduko Bigarren Gerla hastear zegoela, naziek Euskadiren askatasunaren sinboloa suntsitu nahi izan zuten. Entsegu orokor odoltsuan Bizkaiko herria Europa osoko lehen biktima izan zen. Dolua dolu, oraindik zutik ziren euskaldunek ez zuten sekula duintasuna galdu
Gernika ez da bakarrik euskaldunek jasan zuten bonbardaketa. Askatasunaren alde borrokatzeko prest zen gudari taldea ere bada Gernika. Gernika Batailoia, askatasunaren ametsa!