Garoa liburu-denda, 1973tik liburuak gomendatzen. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

Garoa liburu-denda, 1973tik liburuak gomendatzen. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

Gure egitasmoak

0-2 urteko haurrentzako

2-7 urteko haurrentzako

helduentzako

2026/05/06
18:00

IRAKURLE-TALDEA

Maiatzeko Paperezkoak irakurle-taldean bi gonbidatu izango ditugu: Hasier Larretxea (Guztia urruntzea da) eta Arantzazu Lizartza (0 negatiboa). Bi idazle, bi liburu. Saioa berezia, alegia. Parte hartzeko esteka: https://meet.google.com/zzm-zqga-wgw
2026/05/22
18:30

ZAINETATIK ZILARRA

Noiz konturatzen gara bizirik gaudela? Gorputza eritasunarekin iratzarri al daiteke? Norbere gorputza biziberritzeko zeharkaldian izandako enkontru eta desenkontruak jasotzen ditu Nahia Intxaustik, natura baliabide gisa erabiliz. Poemarioa ondokoen babesarekin norbera biltzera egiten den bidaia bat da, baina, halaber, piztia bihurtzeko keinua ere bada, gaixotasunaren ikusezintasuna, eta gorputzekiko presio soziala eta kontrola borrokatzeko kanporantz irekitzen den kontakizun partekatu eta errebeldea.