Garoa Liburu-denda, 1973. urtean ernatua eta 2011. urtean kimatua, esporen gustu literarioaz fidatzen den irakurle ororen esperientzia literarioa aberastea eginkizun bakartzat duen parajea da. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.
Garoa Liburu-denda
Trinitate kalea 7
ES 20800 Zarautz
Tel.: +34 943 83 25 07
Email: zarautz@egaroa.com
Ordutegiak
Astelehenetik Ostiralera
9:00-13:00 / 16:30-20:00
Larunbatetan
9:30-13:00 / 17:00-20:00
Imanol. Letrak trafikatuz, irakurle, bezero eta pertsonaia ilun ugari eta bitxiekin tratuan egiten dut bizitza. Liburu-dendaria eta ameslaria. Aspaldian nengoke ilargian anaiak egunero hanketatik lurrera tira egingo ez balit.
Ibai. Letren mundu honetan, txikia izanik, Pierre Lemaitreren "Camille" inspektorea bezala ezagutzen naute. Nik ez ditut, ordea, nobela beltzetako inspektoreen moduan kasuak aztertzen. Liburu dendaria ere ez naiz. Ez dut liburuekin lan egiten. Fikzioa dirudien arren, liburuetako pertsonaiekin harremanetan istorietako pasadizuei zentzua bilatzen saiatzen naiz.