Garoa
liburu-denda

1973. urtean sortutako liburu-denda jaioberria

Garoa liburu-denda, 1973. urtean ernatua eta 2011. urtean kimatua, esporen gustu literarioaz fidatzen den irakurle ororen esperientzia literarioa aberastea eginkizun bakartzat duen parajea da. Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere.

Garoa liburu-denda
Trinidad 7
ES 20800 Zarautz
Tel.: +34 943832507
Email: info@egaroa.com

Ordutegiak
Astelehenetik Ostiralera
/ Larunbatetan
/

Web Consulting sotoan

Eskaileretan behera jeitsita, Eneko topatuko duzue. Interneteko proiektu bikainenak garaje estatubatuarretan moldatu badira, Garoako behe-solairuan zure webgunearen pieza danak koipeztatuko ditugu Googleko lehen postuetara hel dadin.

Imanol (Zarautz, 1978). Letrak trafikatuz, irakurle, bezero eta pertsonaia ilun ugari eta bitxiekin tratuan egiten dut bizitza. Liburu-dendaria, irakurketaren afizioa ofizio bihurtu dudalako.

Patricia (Villanueva de Gumiel, 1981). Nobela beltza dut gustoko, literatura garaikidea, komikiak eta tematika politiko-sozialak jorratzen dituzten saiakerak. Nire idazle bitxiak Radmon Chadler, Irvine Welsh, Paul Auster, Dostoyevski eta Vicenç Navarro dira. Liburu bat? Ez da erraza gero!! baina azkenetako bat Irvine Welshen "Crimen".