Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
Zerrenda filtratuta dago: X liburu-dendak
24/02

55.000 liburu 120 hizkuntzetan, zenbat euskaraz?

Artikulua. Liburugintza interes korrelazio bat da merkatuari begira eta logikoa denez zaila egiten da euskarazko liburuak aurkitzea atzerrian. Irakurlerik ezean, merkaturik ez dago eta beraz, ezta lekurik ere euskarazko liburuentzat. Erresuma Batuan hizkuntzetan espezializaturik dagoen liburu dendarik handienera sartu gara, 55.000 liburu 120 hizkuntza ezberdinetan. Ezetz asmatu zenbat liburu topatu ditugun euskaraz? [+]

  • Etiketak: liburua, liburu-dendak, liburudenden-kudeaketa
25/01/10

Irakurketak, liburuak eta kafe bat

Artikulua. Ez dakit zein definizio erabili, kafetegiz mozorrotzen den liburu denda edo liburuak saltzen dituen kafetegia. Konbinazio erakargarri hau argitu beharrean aurkitzen naizenez, Foyles liburu dendara hurbildu naiz, Charing Cross Road, London. Azken liburu nobedadeak ikusi, pare bat liburu erosi, kafe bat hartzeko eseri eta doako Internet konexioaz baliatuz, portatila piztu dut artikulu hau idatzi asmoz. Liburu dendaren apustua gailentzen hasi denean, dendariak kikara txukun batean kafetxoa luzatu dit. Harrigarria bada ere, kafe edangarri bat Londonen! [+]

15/01/10

Zer da liburu bat? (I)

Artikulua. Proba ezazue oinarrizko lau elementu hauetatik bat kentzen: autorea, editorea, banatzailea edo liburu dendaria. Berehala atzemango duzue erantzuna: irakurlearengana kate osoa ordezka dezaketen talde handiak soilik iritsiko dira. Talde handi hauek ordea, oraingoz, ez dute bat-batean katea eten nahi, oso argi baitute beharrezko garela. Euren interesa beste bat da: katea osatzen dugun lau elementuei sinestaraztea batak bestea baztertu eta ordezkatu genezakeela, eta lortzen ari dira. [+]

7/01/10

Zergaitik eskeini beharko liratekeen ebookak liburu dendetan

Artikulua. Gero eta sarriagoak dira liburu denden desagerpena iragartzen dituzten artikuluak. Aditu askok deritzote eduki digitalak zuzenean jaitsiko direla eta zalantzan jartzen dute, negozio digitalean behintzat, bitartekarien beharra, liburu denden beharra. Beraien aurreusteak ulertzen ditugu, noski, baina baita ere zilegi eta bidezko iruditzen zaigu estatuan aurkitzen diren 3.500 liburu dendak ez direla bitartekari soil bat adieraztea, kultura arloko webguneek beraien eduki digitalentzako erabili beharko lituzketen erakusleiho aproposak baizik. [+]

24/11/09

MerkaLiburuak, liburu denda ibiltariak

Artikulua. Bagdadeko morroiak, merkatuan herioarekin topo egin zuen, keinu bat egin zion heriotzak. Guk aldiz, liburuak aurkitu ditugu eta keinu bat luzatu digute. Bagdadetik Ispahanera egin zuen morroiak ihes zaldi bat hartuta Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan. Guk ez dugu hanka egin, are gehiago, berriz itzuliko gara merkatura eta hurrengoan estand txiki bat jarriko ote dugun pentsatzen hasiak gara! [+]

26/10/09

23.000 biztanle, 15 ileapaindegi eta liburu denda bakar bat

Artikulua. Joxe Aranzabalek dioen bezala hasi da dantza. Hainbeste denbora zain egon garen doinuak entzuten hasi gara, baina zoritxarrez musika honek ez digu dantza egiteko gogorik pizten. Dantzalekuan arrotz sentitzen gara nahiz eta mugimendu eta pausuak ezagutu. Badirudi liburu dendek datozen dantzaldietarako ez dutela gonbiterik jasoko eta honek izutu egiten gaitu. Erabakiak hartzeko unea iritsi da. [+]

21/06/09

Liburuen superproduzioa, gaindosia

Artikulua. Liburuen superprodukzioak zergaitik izan behar du kaltegarria? Produkzio haundi batekin, irakurleari eskeintza zabalago bat eskeintzen zaio. Liburu gehiagorekin liburudendariok zerbitzu egokiago bat eskeiniko diegu gure irakurleei, satisfakzio maila altuago bat eta argitaletxeek gehiago argitaratzeko aukera edukiko dute. Baina zer gertatzen da irakurlearen ikuspegitik begiratzen hasiz gero? Irakurleak liburu gutxiago erosten baditu, zergatik jarraitzen du liburu produkzioak bere horretan? Akaso ez al dago beste irtenbiderik? [+]

15/06/09

Zein etorkizun geratzen zaigu liburudendei?

Artikulua. Googlek aurtengo gabonetan irekiko du bere megaliburudenda berria. Orain arte gozatu ahal izan dugun Google Books proiektua eraldatu eta munduko liburu “argitaratzaile” eta “saltzaile” haundienda bihurtuko da. Erabaki honekin, Amazonek bizi izan duen arrakasta bereganatu nahi du bilatzaile erraldoiak. Zer egin behar dugu, edo hobeto esanda, zer egin ahal dezakegu liburudendek honen aurrean? Zer datorkigu gainera? Galdera hauen erantzuna garbia da: ezerrez. Google ez da behin ere liburudenden konpetentzia izango, bi mundu ezberdin dira. Hala ere, agerleku berriaren aurrean gure bidea definitu beharrean gaude, hurrengo artikuluan saiatuko garen bezala. [+]

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google