Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
Zerrenda filtratuta dago: X garoa
3/07

Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere

Posta. Arraro xamar sentitzen gara urte terdiko isiltasunaren ostean post bat idatzi nahiean. Denbora guzi honetan gauza asko gertatu dira. Etxeko hautsa harrotu duen gene madarikatu batek bete-betean izorratu gaitu. Atzerabueltarik gabe, isilik geratu gara, mutu. [+]

  • Etiketak: garoa
1/12/09

Komuneko paperean idatziak komunean irakurtzeko

Artikulua. Egunkarietako gehigarriak, buzoiko propagandak, postalak edo bankuko fakturak... Zeinek ez du ezer irakurri komunean? Komunak beti izan dira irakurketara loturiko espazioak eta horrela izaten jarrai dezan proiektu berritzaile batean parte hartu dugu. Komuneko paperean idatzitako poemak komuneko paperean inprimatua eskaintzen dizkizuegu, egunero laztantzen zaituen paper leuna euskarri literario bihurtuta. [+]

26/10/09

23.000 biztanle, 15 ileapaindegi eta liburu denda bakar bat

Artikulua. Joxe Aranzabalek dioen bezala hasi da dantza. Hainbeste denbora zain egon garen doinuak entzuten hasi gara, baina zoritxarrez musika honek ez digu dantza egiteko gogorik pizten. Dantzalekuan arrotz sentitzen gara nahiz eta mugimendu eta pausuak ezagutu. Badirudi liburu dendek datozen dantzaldietarako ez dutela gonbiterik jasoko eta honek izutu egiten gaitu. Erabakiak hartzeko unea iritsi da. [+]

28/09/09

Analisi eta irakurketa garaia, digitalizazioa

Artikulua. Dagoeneko urtebete igaro da gure liburu dendako apal birtual hau sortu genuenetik. Sarritan esperimentu gisa definitu dugun blog honek, liburugintzaren sektorea du aztergai. Bi anaien artean lau eskutara idatzi ditugun artikuluetan zalantzan jarri izan dugu, behin baino gehiagotan, liburugintzaren etorkizun gertua. Gainean daramatzagun azken duda hauek ezabatzearren, eta jarraian erakutsiko dizuegun analisia egin dugu, liburugintzaren paradigma berri baten aurrean gaudela ziurtatuz. Agerleku berri bat atzematen da eta ez da gure fantasia huts bat. Ez dago atzera bueltarik. [+]

8/03/09

Emakumezkoak eta liburuak

Artikulua. Amonek , amek, izebek, lehengusinek eta neskatilek liburuak atsegin dituzte. Amonak asko irakurtzen zuen eta gure amari berak irakatsi zion irakurtzen. Gure amak irakurtzen ikasi eta hogei urtera liburu denda ireki zuen. Emakumezkoek irakurriko ez balute Garoa liburu dendan oso argi dugu denda ixtera behartuak egongo ginatekela. [+]

1/03/09

The winner is...

Artikulua. Hemen literatura eta teknologia berriak ditugu hizpide. Beraz the winner is... ez dagokio hauteskundetako irabazleari. Martxoaren bigarrena izanik eta hauteskundeak pasa berri daudelarik, arraroa dirudien arren, Mr. Spock, Patxi, Aintzane etabarren inguruko berririk ez duzu aurkituko jarraian. [+]

23/01/09

SINLIrik gabe atsedenik ez!

Artikulua. Ez dago zalantzarik zein funtsezko bihurtu diren aplikazio informatiko berriak liburusaltzaileon eguneroko bizitzan. Azken urteotan programa ezberdinak garatu dira liburugintzaren sektorean, hala nola SINLI (Sistema de Información Normalizada para el Libro erderazko sigletan), DILVE (Distribuidor de información del libro español en vente, erderazko sigletan) eta Cegal en Red. Programa informatiko hauen eragina aztertuko dugu eguneroko lanean eta hauek dituzten abantaila eta desabantailaren bat edo beste ere aurkeztuko dizuegu jarraian. [+]

15/12/08

Durangoko Liburu eta Diska Azoka

Artikulua. Gaur egungo Durangoko Azoka, ez da liburu eta diska azoka bat soilik. Azoka euskararen eta euskal kulturaren jai nagusia da. Urteroko zita bat, topaleku bat. Jende andana biltzen da Landako gunean eta lehenengo egunean ateak irekitzen direnetik elkarren artean nahasten dira: idazleak, irakurleak, abeslariak, editoreak, gazteak, helduak eta aurtengoan baita gizon ikusezin bat ere. [+]

28/09/08

Ongi etorri!

Artikulua. Mundu berri bat gauzatzen ari da Sarean, oztopo eta muga guztiak ezabatuz. Errealitate berri baten aurrean gaude, orain dela urte gutxi batzuk ezinezko zirudienak egun begi bistan dugu. [+]

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google