Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
Zerrenda filtratuta dago: X etorkizuna
25/01

Irakurketak, liburuak eta kafe bat

Artikulua. Ez dakit zein definizio erabili, kafetegiz mozorrotzen den liburu denda edo liburuak saltzen dituen kafetegia. Konbinazio erakargarri hau argitu beharrean aurkitzen naizenez, Foyles liburu dendara hurbildu naiz, Charing Cross Road, London. Azken liburu nobedadeak ikusi, pare bat liburu erosi, kafe bat hartzeko eseri eta doako Internet konexioaz baliatuz, portatila piztu dut artikulu hau idatzi asmoz. Liburu dendaren apustua gailentzen hasi denean, dendariak kikara txukun batean kafetxoa luzatu dit. Harrigarria bada ere, kafe edangarri bat Londonen! [+]

  • Etiketak: etorkizuna, liburua, liburu-dendak
15/01/10

Zer da liburu bat? (I)

Artikulua. Proba ezazue oinarrizko lau elementu hauetatik bat kentzen: autorea, editorea, banatzailea edo liburu dendaria. Berehala atzemango duzue erantzuna: irakurlearengana kate osoa ordezka dezaketen talde handiak soilik iritsiko dira. Talde handi hauek ordea, oraingoz, ez dute bat-batean katea eten nahi, oso argi baitute beharrezko garela. Euren interesa beste bat da: katea osatzen dugun lau elementuei sinestaraztea batak bestea baztertu eta ordezkatu genezakeela, eta lortzen ari dira. [+]

7/01/10

Zergaitik eskeini beharko liratekeen ebookak liburu dendetan

Artikulua. Gero eta sarriagoak dira liburu denden desagerpena iragartzen dituzten artikuluak. Aditu askok deritzote eduki digitalak zuzenean jaitsiko direla eta zalantzan jartzen dute, negozio digitalean behintzat, bitartekarien beharra, liburu denden beharra. Beraien aurreusteak ulertzen ditugu, noski, baina baita ere zilegi eta bidezko iruditzen zaigu estatuan aurkitzen diren 3.500 liburu dendak ez direla bitartekari soil bat adieraztea, kultura arloko webguneek beraien eduki digitalentzako erabili beharko lituzketen erakusleiho aproposak baizik. [+]

2/10/09

Literaturaren bideak etorkizunean

Artikulua. Agenda moldatu beharra izan genuen. 111 Akademiak euskal literaturaren erronka berriak aztergai Donostiako Elkar aretoan eta gu sofa gorriaren parean txintxo-txintxo eserita. Solaskideak hiru: Xabier Mendiguren, Inazio Mujika eta Gorka Arrese, guztiak, Juan Luis Zabalaren gidaritzapean. Euskal literatur panoraman aurki genitzakeen hiru editore garrantzitsu muturren aurrean eta guk belarriak tente-tente zer esango zutenaren esperoan. [+]

28/09/09

Analisi eta irakurketa garaia, digitalizazioa

Artikulua. Dagoeneko urtebete igaro da gure liburu dendako apal birtual hau sortu genuenetik. Sarritan esperimentu gisa definitu dugun blog honek, liburugintzaren sektorea du aztergai. Bi anaien artean lau eskutara idatzi ditugun artikuluetan zalantzan jarri izan dugu, behin baino gehiagotan, liburugintzaren etorkizun gertua. Gainean daramatzagun azken duda hauek ezabatzearren, eta jarraian erakutsiko dizuegun analisia egin dugu, liburugintzaren paradigma berri baten aurrean gaudela ziurtatuz. Agerleku berri bat atzematen da eta ez da gure fantasia huts bat. Ez dago atzera bueltarik. [+]

21/06/09

Liburuen superproduzioa, gaindosia

Artikulua. Liburuen superprodukzioak zergaitik izan behar du kaltegarria? Produkzio haundi batekin, irakurleari eskeintza zabalago bat eskeintzen zaio. Liburu gehiagorekin liburudendariok zerbitzu egokiago bat eskeiniko diegu gure irakurleei, satisfakzio maila altuago bat eta argitaletxeek gehiago argitaratzeko aukera edukiko dute. Baina zer gertatzen da irakurlearen ikuspegitik begiratzen hasiz gero? Irakurleak liburu gutxiago erosten baditu, zergatik jarraitzen du liburu produkzioak bere horretan? Akaso ez al dago beste irtenbiderik? [+]

15/06/09

Zein etorkizun geratzen zaigu liburudendei?

Artikulua. Googlek aurtengo gabonetan irekiko du bere megaliburudenda berria. Orain arte gozatu ahal izan dugun Google Books proiektua eraldatu eta munduko liburu “argitaratzaile” eta “saltzaile” haundienda bihurtuko da. Erabaki honekin, Amazonek bizi izan duen arrakasta bereganatu nahi du bilatzaile erraldoiak. Zer egin behar dugu, edo hobeto esanda, zer egin ahal dezakegu liburudendek honen aurrean? Zer datorkigu gainera? Galdera hauen erantzuna garbia da: ezerrez. Google ez da behin ere liburudenden konpetentzia izango, bi mundu ezberdin dira. Hala ere, agerleku berriaren aurrean gure bidea definitu beharrean gaude, hurrengo artikuluan saiatuko garen bezala. [+]

22/05/09

Hezkuntza materialen digitalizazioak irakurketa ohituretan ezarriko dituen aldaketak

Artikulua. Argitaletxe bat baino gehiago kaka dariola dago. Asteazkenean espainiar argitaletxe bateko zuzendari komertzialak adierazi zigun bezala: "Bizpairu argitaletxe soilik daude momentu honetan erronkari aurre egiteko moduan, egoera oso larria da!". Zuzendariak kirioak dantzan zituen eta urduritasun honen erantzulea, Zapateroren albistea. [+]

17/04/09

Euskal kulturaren etorkizuna jokoan

Artikulua. Atzo arratsaldean, ilundu baino lehen, Zarautz eta Getaria lotzen dituen errepidean pasiatxo bat ematera animatu nintzen nire bikotearekin. Azken hilabeteotan bezalaxe, burua lehertu beharrean neukan arratsalde osoa liburuaren etorkizunari buruzko artikulu eta iritzi pila bat irakurri ostean. Bapatean, nire bidaikide polittak, gaiztakeriaz beteriko galdera bat luzatu zidan: bigarren tunelaren parean irakurketaz gozatzen ari den erromantiko horrek paperezko liburua alboratuko duela uste duzu? Agian ez maitia, nork jakin! baina, baten bat arduratzen ari al da errromantiko horrek formatu digitalean euskal literaturaz gozatu nahi badu? Oraindik erantzunaren zain jarraitzen dut. [+]

  • 1
  • 2

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google