Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
Zerrenda filtratuta dago: X eduki-digitalak
4/02

Nork ezartzen ditu ebooken prezioak?

Artikulua. Badirudi iPad eta Kindle irakurgailu elektronikoen aurkezpenen ostean eztabaida teknologikoak behingoz albo batera utzi eta orain hizka-mizka guztiak eduki digitalek dituzten edo izan beharko lituzketen salneurrietan oinarritzen direla, eta honek asko axola gaitu! Egunak pasa ahala Sarean aurki daitezkeen ebook zerbitzari berriak gero eta gehiago dira eta galdera berri asko sortzen zaizkigu: Nork ezartzen ditu ebooken prezioak? Zein da hartu beharreko jarrera egokia? Uste baino ibilbide laburragoa geratzen al zaio liburuen prezio bakarrari? [+]

  • Etiketak: irakurketa-euskarriak, eduki-digitalak, argitaletxeak
7/01/10

Zergaitik eskeini beharko liratekeen ebookak liburu dendetan

Artikulua. Gero eta sarriagoak dira liburu denden desagerpena iragartzen dituzten artikuluak. Aditu askok deritzote eduki digitalak zuzenean jaitsiko direla eta zalantzan jartzen dute, negozio digitalean behintzat, bitartekarien beharra, liburu denden beharra. Beraien aurreusteak ulertzen ditugu, noski, baina baita ere zilegi eta bidezko iruditzen zaigu estatuan aurkitzen diren 3.500 liburu dendak ez direla bitartekari soil bat adieraztea, kultura arloko webguneek beraien eduki digitalentzako erabili beharko lituzketen erakusleiho aproposak baizik. [+]

9/12/09

Durangoko Azokan eduki digitaletaz, #manifestuaz eta DRM lizentzietaz hitzegiten da

Artikulua. Atzo eman zitzaion amaiera aurtengo Durangoko Liburu eta Diska Azokari. Etorkizunean argitaletxeek beraien lehen katalogo digitalak eta gailu elektronikoak aurkeztu zituzten azoka bezala gogoratuko dugu. Euskal liburugintzak heldu dio erronka digitalari eta argitaletxe bat baino gehiago hasi da eredu berriei forma ematen, beraz, itxaropentsu egon beharko genuke. Baina hau al da espero genuena? [+]

22/05/09

Hezkuntza materialen digitalizazioak irakurketa ohituretan ezarriko dituen aldaketak

Artikulua. Argitaletxe bat baino gehiago kaka dariola dago. Asteazkenean espainiar argitaletxe bateko zuzendari komertzialak adierazi zigun bezala: "Bizpairu argitaletxe soilik daude momentu honetan erronkari aurre egiteko moduan, egoera oso larria da!". Zuzendariak kirioak dantzan zituen eta urduritasun honen erantzulea, Zapateroren albistea. [+]

6/01/09

Liburuaren etorkizuna Liburu Zuriaren eskutik

Artikulua. Urte berrian sartu gara eta iraganean emandako pausuak aztertzeko momentua eta etorkizunean egin beharrekoak erabakitzeko ordua iritsi zaigu. Guk, etorkizunerako, liburu digitalen eta eduki digitalen aldeko apustu garbia egiten dugu, baina zein da gaur egungo liburu digitalen egungo egoera? Zein salmenta iragartzen dira? Datorkigun errealitatea hobeto ulertzearren, eduki digitalen Liburu Zuria aurkezten dizuegu. [+]

23/12/08

Ondarenet

Artikulua. Ondarenet, euskal ondare digitalaren gordetegi erraldoi bat osatzeko proiektua martxan da. Fitxategi erraldoi honetan, era guztietako web-orriez gain, edonolako dokumentu digitalizatuak bilduko dira. Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu hau bat dator Europar Batasunak 2010. urterako duen egitasmoarekin: sei milioi dokumentuz osatutako liburutegi digital itzel bat herritar ororentzako eskuragarri izatea. [+]

1/12/08

FICOD 2008

Artikulua. FICODen egon behar dugu. Liburudendako argiak itzaltzearekin batera, genituen duda bakanak agortu ziren. FICOD, gaur egun espainiar estatuan eduki digitalen inguruan egiten den azokarik bikaiena geneukan zai. Lekua: Madril. Data: Azaroak 25,26, 27. [+]

5/10/08

Betiko lez, testua ohiko euskarritik banatzen ari da

Artikulua. Nahiz eta harria izan idazketa euskarririk zaharrena; egurra izan zen benetako euskarria. Mesopotamian K.a. III. milurtekoan buztinezko listoi batzuk agertzen dira. Txinan aldiz, idazteko euskarri modura seta erabiltzen zuten. Pintzelen laguntzaz idazten zuten txinatarrek. Urte ezberdinen buruan idazteko euskarri ezberdinak erabili zituzten:hezurrak, brontzea, zeramika, eskamak, etab. [+]

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google