Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
8/03/09

Emakumezkoak eta liburuak

Artikulua. Amonek , amek, izebek, lehengusinek eta neskatilek liburuak atsegin dituzte. Amonak asko irakurtzen zuen eta gure amari berak irakatsi zion irakurtzen. Gure amak irakurtzen ikasi eta hogei urtera liburu denda ireki zuen. Emakumezkoek irakurriko ez balute Garoa liburu dendan oso argi dugu denda ixtera behartuak egongo ginatekela. [+]

1/03/09

The winner is...

Artikulua. Hemen literatura eta teknologia berriak ditugu hizpide. Beraz the winner is... ez dagokio hauteskundetako irabazleari. Martxoaren bigarrena izanik eta hauteskundeak pasa berri daudelarik, arraroa dirudien arren, Mr. Spock, Patxi, Aintzane etabarren inguruko berririk ez duzu aurkituko jarraian. [+]

22/02/09

Sommer jaunaren istorioa

Reseina. Munoa Plazan itsasoari begiratzen egoten diren jubilatu zaintzaileen arabera, egunean hiru ero bainatzen dira itsasoan, ona egin nahiz txarra egin. Hiru ero hauetatik bi burusoilak dira eta bat potolito dago. Hiru heldu dira eta ume batek idatzitako hiru pertsonai dirudite. Nire herriko hiru ero hauek Sommer jaunaren antza dute. Ziur herri guztietan topa ditzazkegula Sommer jaunaren tankerakoak. [+]

8/02/09

Nire aitaren fusila

Reseina. Kurduak Turkia, Iran, Irak eta Sirian bizi dira. 25-35 milioi inguru dira eta horietatik 15 milioi Turkian bizi dira. Ez dirudi, ordea, nazioarteko komunitateari kurduen egoerak buruko min haundirik ematen dionik eta beste aldera begiratzen du legedien urraketa nabarmena denean. Europar Batasunean milioi bat kurdu etorkin dago, erdiak Alemanian. Nire herrian bat bizi da eta Mustafa du izena. Herriko Doner kebab batean egiten du lan Mustafak. [+]

23/01/09

SINLIrik gabe atsedenik ez!

Artikulua. Ez dago zalantzarik zein funtsezko bihurtu diren aplikazio informatiko berriak liburusaltzaileon eguneroko bizitzan. Azken urteotan programa ezberdinak garatu dira liburugintzaren sektorean, hala nola SINLI (Sistema de Información Normalizada para el Libro erderazko sigletan), DILVE (Distribuidor de información del libro español en vente, erderazko sigletan) eta Cegal en Red. Programa informatiko hauen eragina aztertuko dugu eguneroko lanean eta hauek dituzten abantaila eta desabantailaren bat edo beste ere aurkeztuko dizuegu jarraian. [+]

21/01/09

Pasio hutsa

Reseina. Sexu pasioek oinazea bidelagun dute. Pertsona bat aurkezten dizute. Ezagutzen joaten zarete, atrakzio bat sortzen da eta desio handi bat. Ezinezkoa bihurtzen da pasio hau kontrolatzea, ezin da arrazoitu. Pertsona batzuk honakoa esango dute: ez nago ados, guztia kontrola daiteke. Baina oraingo honetan agian ez duzu berdin pentsatuko. [+]

13/01/09

Ottoline eta kateme horia

Reseina. “Planak ondo ateratzea gustoko dut” zioen Hannibal Smithek "Team A" telesailean. Eta nork ez du atsegin planak ondo ateratzea? Ottoline pertsonaiak behin eta berriz planak egingo ditu eta istorioak aurrera egin ahala, neskatilari Hannibal Smith koronelaren tankera hartuko diogu. [+]

6/01/09

Antzararen bidea

Reseina. Antzarek metro batzuk egiten dituzte burua moztu ostean. Oiloek ere berdin. Badira ordea, bururik gabe jaiotzen diren pertsonak. Pertsona hauek, ez dira gosez hiltzen, inguruko guztiak izorratzen saiatzen dira behin eta berriz eta gainera, inor baino gehiago bizi dira, ez dira sekula santan hiltzen. Baina tira, heldu diezaiogun eleberriari. [+]

6/01/09

Liburuaren etorkizuna Liburu Zuriaren eskutik

Artikulua. Urte berrian sartu gara eta iraganean emandako pausuak aztertzeko momentua eta etorkizunean egin beharrekoak erabakitzeko ordua iritsi zaigu. Guk, etorkizunerako, liburu digitalen eta eduki digitalen aldeko apustu garbia egiten dugu, baina zein da gaur egungo liburu digitalen egungo egoera? Zein salmenta iragartzen dira? Datorkigun errealitatea hobeto ulertzearren, eduki digitalen Liburu Zuria aurkezten dizuegu. [+]

23/12/08

Ondarenet

Artikulua. Ondarenet, euskal ondare digitalaren gordetegi erraldoi bat osatzeko proiektua martxan da. Fitxategi erraldoi honetan, era guztietako web-orriez gain, edonolako dokumentu digitalizatuak bilduko dira. Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu hau bat dator Europar Batasunak 2010. urterako duen egitasmoarekin: sei milioi dokumentuz osatutako liburutegi digital itzel bat herritar ororentzako eskuragarri izatea. [+]

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google