
"Fantasia jolasak" liburua Gianni Rodarik urtetan landutako bere "Gramatica della fantasia" lanaren bertsioa da gaztetxoenei zuzenduta. Bertan errealitatea eta fantasia nahasten dira. Hitzak eta errealitatea nahasten diren jokoak aurkezten dira, egiak asko dira, begiradaren ikuspuntuak bezainbeste. Egia horiek elkarrekin bizi ahal izatea da kontua, elkar jan gabe irautea.
Fantasia jolasakZergaitik istorioek amaiera bakar bat izan behar dute? Agian, berriro imajina daiteke zer gertatu den, eta aurrerantzean zer gertatuko den: izan ere istorio bat amaitzean, beste bat hasten da.