Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
2/06/09

Irakurketa digitalaz asetzeko bi menu

Artikulua. Madrilgo Liburu Azokan oraindik liburu elektronikoek ez dute lekurik. Lekuz kanpo daude. Baina, zein helburu egon liteke guzti honen atzean? Ez dago helbururik, aurre-ezarririko legedi bat da, besterik ez. Garai batean bideojokoak, bideoak eta DVDak liburu azoketaz ez jabetzeko ezarri zen legedi hau eta indarrean jarraitzen du liburu elektronikoak lekuz kanpo utziaz. Baina gure gose digitala asetu nahian bi menu berezi topatu ditugu! [+]

1/06/09

Zoaz infernura, laztana

Reseina. Gizakiok eratu dugun elkarbizitza-sistemako gaixotasunik larrienetako bat. Drama baztertu bat izan arren, ezkutuan bada ere, herririk hurbilenean egunero ematen den arazo hedatua: erredurak, hausturak edo ubelduak, azalpen sinesgarririk gabe kolpeak, izua, mespretxua, irainak, beldurra eta nahi baino gehiagotan heriotza...Garbitu betaurrekoak, liburuak eta gaiak merezi du eta! [+]

22/05/09

Hezkuntza materialen digitalizazioak irakurketa ohituretan ezarriko dituen aldaketak

Artikulua. Argitaletxe bat baino gehiago kaka dariola dago. Asteazkenean espainiar argitaletxe bateko zuzendari komertzialak adierazi zigun bezala: "Bizpairu argitaletxe soilik daude momentu honetan erronkari aurre egiteko moduan, egoera oso larria da!". Zuzendariak kirioak dantzan zituen eta urduritasun honen erantzulea, Zapateroren albistea. [+]

17/05/09

Caperucita Roja

Reseina. Ilustrazio eder batek irakurlea testutik aldendu al dezake? Zalantza izpirik gabe ilustrazio hauei esker Txanogorritxuren bertsio hau liburu bat baino zerbait gehiago da, artelan bat. [+]

27/04/09

Liburu eguna eta irakurtzeko beste modu bat

Artikulua. Liburuaren Nazioareko eguna ospatzeko asmotan Bilbora hurbildu ginen. Berastegi kalean jende andana zebilen liburuak eskuratu asmoz. Denetarik topa zitekeen salmahaietan. Jende marean sartu, lagunak agurtu eta, nahi gabe, irakurtzeko beste modu bat ezagutu genuen. [+]

20/04/09

Futbolzale amorratuak -efektudun baloia-

Reseina. Futbolzale amorratuak gara eta plaierotan jolasten dugu. Berdin du kazkabarra, elurra edo eguzkia egin, ia 600 lagun biltzen gara hondartzan futbolean aritzeko. Futbol zelaiak beharrean hondar zelaiak hondartzaren albo batetik bestera. Orotara hogeita lau hondar zelai eta neska, mutil, gazte, nerabe eta beterano pila bat hondartzan baloiaren atzetik. Zarautzen futbolzale amorratuak gara. [+]

17/04/09

Euskal kulturaren etorkizuna jokoan

Artikulua. Atzo arratsaldean, ilundu baino lehen, Zarautz eta Getaria lotzen dituen errepidean pasiatxo bat ematera animatu nintzen nire bikotearekin. Azken hilabeteotan bezalaxe, burua lehertu beharrean neukan arratsalde osoa liburuaren etorkizunari buruzko artikulu eta iritzi pila bat irakurri ostean. Bapatean, nire bidaikide polittak, gaiztakeriaz beteriko galdera bat luzatu zidan: bigarren tunelaren parean irakurketaz gozatzen ari den erromantiko horrek paperezko liburua alboratuko duela uste duzu? Agian ez maitia, nork jakin! baina, baten bat arduratzen ari al da errromantiko horrek formatu digitalean euskal literaturaz gozatu nahi badu? Oraindik erantzunaren zain jarraitzen dut. [+]

11/04/09

Zazpi etxe Frantzian

Reseina. Pedanteok tripatxo zerbezeroa dugu bereizgarri. Tripatxo hau ez da ordea tabernetan edaten ditugun kaña guztien ondorio, egongelako sofan irakurtzen eta ordenagailuaren aurrean arrantzuan igarotzen ditugun ordu guztien "ordaina" baizik. Pedante garelako Miarritzera joan eta Hotel du Palais-eko Imperial kafetegian hasi dugu eleberria. XIX. mendean murgildu gara bete-betean, inguruko frantsez doinuen xuxurlaz. Petit dejeuné bat eskatu eta liburua esku artean harturik, tripa zerbezeroa duen idazlearen azken eleberria irakurtzen hasten gara: Bernado Atxaga eta zazpi etxe Frantzian. [+]

23/03/09

Jara

Reseina. Jara komun ontzian eseri, oinak bidetean sartzen zituen kaskoei bolumena igo eta "Su Ta Gar" taldearen Itxaropena abestia behin eta berriz entzuten du. Ez pentsa Victor Jara musikari eta zine zuzendariaren inguruko liburu bat denik honako hau. Gure Jarak 13 urte ditu eta nerabe bihurtzen ari da. [+]

9/03/09

35 kilo esperantza

Reseina. Esperantza izan ezean, ez dugu erne bizitzen asmatzen. Beste ezeren edo inoren esperantzarik ez daukanak, esku artean daukanarekin bizitzen ikasi behar du eta ondo izateko: astean behin esperoaren esperantzaz kupoitxoa erosi eta esperantzari pisurik jartzen dionik ere bada. Esperantza omen da azken unerarte mantendu behar den gauzarik bakarrenetako bat. Tori 35 kilo! [+]

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google