Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
2/10/09

Literaturaren bideak etorkizunean

Artikulua. Agenda moldatu beharra izan genuen. 111 Akademiak euskal literaturaren erronka berriak aztergai Donostiako Elkar aretoan eta gu sofa gorriaren parean txintxo-txintxo eserita. Solaskideak hiru: Xabier Mendiguren, Inazio Mujika eta Gorka Arrese, guztiak, Juan Luis Zabalaren gidaritzapean. Euskal literatur panoraman aurki genitzakeen hiru editore garrantzitsu muturren aurrean eta guk belarriak tente-tente zer esango zutenaren esperoan. [+]

28/09/09

Analisi eta irakurketa garaia, digitalizazioa

Artikulua. Dagoeneko urtebete igaro da gure liburu dendako apal birtual hau sortu genuenetik. Sarritan esperimentu gisa definitu dugun blog honek, liburugintzaren sektorea du aztergai. Bi anaien artean lau eskutara idatzi ditugun artikuluetan zalantzan jarri izan dugu, behin baino gehiagotan, liburugintzaren etorkizun gertua. Gainean daramatzagun azken duda hauek ezabatzearren, eta jarraian erakutsiko dizuegun analisia egin dugu, liburugintzaren paradigma berri baten aurrean gaudela ziurtatuz. Agerleku berri bat atzematen da eta ez da gure fantasia huts bat. Ez dago atzera bueltarik. [+]

20/08/09

Zarauzko Liburu eta Diska Azoka

Artikulua. Itsasgoran, ura goian dagoenean, gure herrian ez dago hondartzarik. Itsasbeheran aldiz, ur-maila behean dagoenean, inurritegi baten antza hartzen du gure herriko hondartzak. Eta bitartean zer? Ez badakizu nora joan eta zer egin. Hona hemen plan bikain bat! Zarauzko Liburu eta Diska Azoka. [+]

10/08/09

Contrarreloj

Reseina. Gehienetan aho bero batzuk gara. Nahikoa al da txirrindulari baten pedal kolpe bikaina dopatu egin dela pentsatzeko? Ez gaitezen nahastu, txirrindulari guztiak ez dira gaizkile. Txirrindularitza, erailketa bat, dopina, eta nobela beltza oso gutxitan elkar topatu dira. Tori adibide bat! [+]

3/08/09

Euskal idazleak eta teknologia berriak

Artikulua. Idazle gehienek teklatuari ematen diote idazterako orduan. Anjel Lertxundik ezingo luke lanik egin bere Mac-ik gabe. Fernando Morillok aldiz, mendian edo hondartzan, soinean daraman PDA atera, teklatu txikira itsatsi eta idazten hasten da. Baina, teknologia berriek nola eragiten dute idazlearen “ofizioan”? [+]

27/07/09

Euskaldun bat Marten

Reseina. Urrats txikia gizon batentzat, baina jauzi erraldoia gizadiarentzat. Neil Armstrong-ek ilargian oina jartzera zihoala esandako esaldiaren ildoan mila eta bat interpretazio daude. EEBBetako bandera haizeak astintzea ez zela posible, itzalak gezurretazkoak zirela... Interpretazioak interpretazio, 600 milioi pertsonak telebistaz ikusi zuten eta horien artean, Getarian maisu zegoen ikaztegietar batek interpretaziorik politenetako bat sortu zuen: bere ikasleentzat ipuin bat. [+]

30/06/09

Gracias

Reseina. Txiki-txikitatik erakusten diguten lehenengo hitzetako bat da. Nori ez diote gurasoek «Zer esaten da?... Eskerrik asko!» esan? Hain merkea bihurtu al da eskerrak ematea? Zein da ordea, eskerrik asko hitzaren benetako esanahia? Zergatik eskerrak beti asko dira eta sekula santan ez gutxi? [+]

21/06/09

Liburuen superproduzioa, gaindosia

Artikulua. Liburuen superprodukzioak zergaitik izan behar du kaltegarria? Produkzio haundi batekin, irakurleari eskeintza zabalago bat eskeintzen zaio. Liburu gehiagorekin liburudendariok zerbitzu egokiago bat eskeiniko diegu gure irakurleei, satisfakzio maila altuago bat eta argitaletxeek gehiago argitaratzeko aukera edukiko dute. Baina zer gertatzen da irakurlearen ikuspegitik begiratzen hasiz gero? Irakurleak liburu gutxiago erosten baditu, zergatik jarraitzen du liburu produkzioak bere horretan? Akaso ez al dago beste irtenbiderik? [+]

15/06/09

Zein etorkizun geratzen zaigu liburudendei?

Artikulua. Googlek aurtengo gabonetan irekiko du bere megaliburudenda berria. Orain arte gozatu ahal izan dugun Google Books proiektua eraldatu eta munduko liburu “argitaratzaile” eta “saltzaile” haundienda bihurtuko da. Erabaki honekin, Amazonek bizi izan duen arrakasta bereganatu nahi du bilatzaile erraldoiak. Zer egin behar dugu, edo hobeto esanda, zer egin ahal dezakegu liburudendek honen aurrean? Zer datorkigu gainera? Galdera hauen erantzuna garbia da: ezerrez. Google ez da behin ere liburudenden konpetentzia izango, bi mundu ezberdin dira. Hala ere, agerleku berriaren aurrean gure bidea definitu beharrean gaude, hurrengo artikuluan saiatuko garen bezala. [+]

14/06/09

Mila ezker

Reseina. Zer dute amankomunean Jimmy Hendrix, Julia Roberts, Fidel Castro, Hans Christian Andersen, Lewis Carrol, Jean Genet, Franz Kafka, Mark Twain, Monica Seles, Diego Armando Maradona, Marilyn Monroe, Picasso, Napoleon, Marie Curie eta nire anaiak? neurriz gaindiko talentu bat dute guztiek eta nire anaia ere, ezkerra da. [+]

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google