Garoa liburu-denda
  • Sarrera
  • Nor gara
  • Ekitaldiak
  • Bloga
  • Kontaktua
  • ES
20/05

Urte bat lauoinka

Posta. Gure haragitzearen lehen urtea. 39 kandela kajoian gorderik eta bakar bat pizturik duen tarta. Liburu-denda berri honen lehen urtebetetzea ospatu dugu, eta iada esnezko hortzekin eta lauoinka, kosk egiten hasteko prest gaude, eta nola ez, zuekin zorion tarta hau elkarbanatzeko asmoa dugu. [+]

  • Etiketak: garoa, etorkizuna
14/05/12

Gottland, Mariusz Szczygiel

Reseina. Maite dugu Txekoslovakia. Maite Praga. Maite Kafka. Maite 69ko udaberria. Maite dugu bere historia, desiratzen dugu. Eta maite guzti hauek liburu batean batzen baditugu, nola ez, maite dugu Gottland. [+]

8/01/12

Paralisi Zerebrala dut baino ez nago gaixorik

Reseina. Hau izan da 2012 urtean Enekok eta Imanolek irakurri dugun lehengo liburua. Liburuxka hau ez du Seix Barral argitaletxeak argitaratu, ez Blackie Booksek ez eta Acantilado argitaletxeak. Liburu hau Budyk argitaratu du. Liburu hau Budyk kontatzen digu. Budyren bizitza da liburua. Budyk paralisi zerebrala du baino ez dago gaixorik. [+]

11/09/11

Top Toalla 2011

Posta. Ekuazioa errepikatu egin da aurtengo udaran ere kamarada; liburu-denda baten salmenta bolumena irakurtzen den liburu kopuruarekin alderatuz gero, txikiagoa da itsasbehera eta eguzki betea diren heinean. Zarautzen lorentzok bete-betean ematen badu hondartza leporaino jartzen da. Uretan nahiz eta olaturik ez pinguinoen antzera milaka surflari eta hondarretan toalla gainean libururen bat irakurtzen duen bat edo beste. [+]

3/07/11

Ezer gehiago ez, baina ezta ezer gutxiago ere

Posta. Arraro xamar sentitzen gara urte terdiko isiltasunaren ostean post bat idatzi nahiean. Denbora guzi honetan gauza asko gertatu dira. Etxeko hautsa harrotu duen gene madarikatu batek bete-betean izorratu gaitu. Atzerabueltarik gabe, isilik geratu gara, mutu. [+]

24/02/10

55.000 liburu 120 hizkuntzetan, zenbat euskaraz?

Artikulua. Liburugintza interes korrelazio bat da merkatuari begira eta logikoa denez zaila egiten da euskarazko liburuak aurkitzea atzerrian. Irakurlerik ezean, merkaturik ez dago eta beraz, ezta lekurik ere euskarazko liburuentzat. Erresuma Batuan hizkuntzetan espezializaturik dagoen liburu dendarik handienera sartu gara, 55.000 liburu 120 hizkuntza ezberdinetan. Ezetz asmatu zenbat liburu topatu ditugun euskaraz? [+]

4/02/10

Nork ezartzen ditu ebooken prezioak?

Artikulua. Badirudi iPad eta Kindle irakurgailu elektronikoen aurkezpenen ostean eztabaida teknologikoak behingoz albo batera utzi eta orain hizka-mizka guztiak eduki digitalek dituzten edo izan beharko lituzketen salneurrietan oinarritzen direla, eta honek asko axola gaitu! Egunak pasa ahala Sarean aurki daitezkeen ebook zerbitzari berriak gero eta gehiago dira eta galdera berri asko sortzen zaizkigu: Nork ezartzen ditu ebooken prezioak? Zein da hartu beharreko jarrera egokia? Uste baino ibilbide laburragoa geratzen al zaio liburuen prezio bakarrari? [+]

25/01/10

Irakurketak, liburuak eta kafe bat

Artikulua. Ez dakit zein definizio erabili, kafetegiz mozorrotzen den liburu denda edo liburuak saltzen dituen kafetegia. Konbinazio erakargarri hau argitu beharrean aurkitzen naizenez, Foyles liburu dendara hurbildu naiz, Charing Cross Road, London. Azken liburu nobedadeak ikusi, pare bat liburu erosi, kafe bat hartzeko eseri eta doako Internet konexioaz baliatuz, portatila piztu dut artikulu hau idatzi asmoz. Liburu dendaren apustua gailentzen hasi denean, dendariak kikara txukun batean kafetxoa luzatu dit. Harrigarria bada ere, kafe edangarri bat Londonen! [+]

15/01/10

Zer da liburu bat? (I)

Artikulua. Proba ezazue oinarrizko lau elementu hauetatik bat kentzen: autorea, editorea, banatzailea edo liburu dendaria. Berehala atzemango duzue erantzuna: irakurlearengana kate osoa ordezka dezaketen talde handiak soilik iritsiko dira. Talde handi hauek ordea, oraingoz, ez dute bat-batean katea eten nahi, oso argi baitute beharrezko garela. Euren interesa beste bat da: katea osatzen dugun lau elementuei sinestaraztea batak bestea baztertu eta ordezkatu genezakeela, eta lortzen ari dira. [+]

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8

Etiketak

111-akademia   acantilado-argitaletxea   anagrama   android   arde   argitaletxeak   barrow-books   bilbo   braile   bubok   budy   cegal   dilve   drm   durango   eduki-digitalak   ellago-ediciones   emakumezkoa   epub   eskola-20   esporak-sarean   etgar-keret   etorkizuna   europeana   euskal-literatura   euskara   ficod   francfurt   garoa   gazte-literatura   google-books   gutenberg-proiektua   hezkuntza   ibaizabal   idazleak   ikasys   inaki-zubeldia   internet-archives   irakurketa-euskarriak   irakurlea   ivan-alonso   jasone-osoro   javier-celaya   javier-marias   jean-noel-jeanneney   john-lennon   jorge-herralde   kepa-murua   kirmen-uribe   komuneko-paperean   kultura-eta-aisia   liburu-azoka   liburu-dendak   liburu-elektronikoa   liburua   liburudenden-kudeaketa   literatura-digitala   literaturia   lulu   madril   mahai-ingurua   martin-amis   once   ondare-kulturala   ondarenet   oro-del-conserje   padicat   pandora   paralisi-zerebrala   philip-norman   planeta   poesia   redonda   roser-barrufet   saiakera   sariak   self-publishing   sinli   teknologia   udarako-irakurketak   zarautz  

© 2012, Garoa Librera & Web Consulting S.L. | +34 943832507 | info@egaroa.com
Site by illarra.com

Twitter | Facebook | Flickr | YouTube | +Google