Fantasia jolasak
Ezustekoz beteriko kutxa bat da "Fantasia jolasak" liburua. Gianni Rodarik erakusten dizkigun fantasia-jokoetan, hitzekin jolasteko modu asko aurkituko ditugu. Hitzak mugitu egingo dira, doinua izango dute, ixkutaketan jolastuko dira, lekuz aldatzean beste zerbait esan nahiko dute. Fantasiarekin jolastuz, Rodarik bere testu batean adierazten duen hitz hori osatzeko gai izango gara: -atzeraborroka-. Hitzek azken batean, jolastera abiatzeko ate guztiak zabaltzen dituzte. Ezta?
“Zergaitik istorioek amaiera bakar bat izan behar dute? Agian, berriro imajina daiteke zer gertatu den, eta aurrerantzean zer gertatuko den: izan ere istorio bat amaitzean, beste bat hasten da.”
"Fantasia jolasak" liburua Gianni Rodarik urtetan landutako bere "Gramatica della fantasia" lanaren bertsioa da gaztetxoenei zuzenduta. Bertan errealitatea eta fantasia nahasten dira. Hitzak eta errealitatea nahasten diren jokoak aurkezten dira, egiak asko dira, begiradaren ikuspuntuak bezainbeste. Egia horiek elkarrekin bizi ahal izatea da kontua, elkar jan gabe irautea.
Gianni Rodari
Gianni Rodari (Italia,1920-1980), irakasle, kazetari eta pedadogiaren aintzindari italiarra, haurrrentzat idazten hasi zenean L'Unitá egunkarian kazetari lanetan zebilen. Egunkariko zuzendaria haurrentzako sail berezi bat sortu nahian zebilen eta Gianni irakasle izandakoa zenez, gaztetxoenentzako sail berri honen arduradun izendatu zuen. 1950. urtean bere lehenengo liburua argitaratzen du eta berehala gazte literaturaren maisu izendatzen dute.
60. hamarkadan ikastetxez ikastetxe ibili ostean eta haurrekin izandako zuzeneko kontaktu honetan oinarrituz, bere maisu lana argitaratzen du: Gramatica della fantasia. 1970. urtean Gianni Rodari-k gazte
literaturan jaso daiteken saririk haundiena jasotzen du: Hans Christian Andersen saria.
