John Lennon
Iván Alonsoren lehen erreseina aurkezten dizuegu. Kritiko literario gazte nahiz bikaina, 'El Correo' aldizkarian kolaboratzaile da berau. Iván Alonso Philip Normanen azken eleberriarekin datorkigu, John Lennon gurasoen axolagabekerian ondorioz ziurtasunik gabeko haur bat bezala azaltzen digun eleberria, maitasun faltak taxututako izarra. XX. mendeko mitoaren alargunak irudi beatifikatu bat azaldu arren, pakearen aldeko irudi alboratzen lagunduko digu biografia berezi honek. Gabon hauetan zerbait ezberdina irakurri nahian bazabiltza, heldu Philip Normanen lanari.
“Hemos pasado por la piedra juntos durante más de diez años. Hemos pasado nuestra terapia juntos muchas veces […]. No es más que se crece.”
Nor Philip Norman baino egokiagorik John Lennonen inguruan idazteko? Aurretiaz “Gritad” liburuan talde liverpooldarraren gora beheren berri eman bazigun ere, oraingoan, John Lennonen bizitza du aztergai. Oso zaila jada Central Parken erahila izan zen musikariaren inguruan datu berriak aurkeztea, baina betiko moduan, liburuek zerbait berria irakasten digute.
Lennonen biografia idazterako orduan idazleak Richmal Cromptonen eroi literario txikiari eutsi dio, Guillermo Browni. Poltsikoak kanikaz beteta dituen ume aldrebes bat aurkezten digu, “Los proscritos” kuadrila taldeko buruzagia, hiru lagunek osatzen duten talde bikaina. Normanek, musikariaren eta pertsonai literarioaren arteko konparaketak behin eta berriz erabiltzen ditu, pertsonai ironikoa eta probokatzailea elkar lotuz.
Nahiz eta liburua ez-ohiko biografia original bat izan, idazleak ezin du aurreikuste profetikoetan erortzea ekidin. Estilo propiodun lan honetan, baliabide hunkigarri hau aukeratzen du Liverpooleko lau mutil gazteen izar bilakatzea eta Lennonen pentsagabeko martirioa azaltzeko.
Idazleak, maisuki, Mark David Chapmani orri solte batzuk baino ez dizkio eskeini. Lenon erahila izan zen momentuko azken arnas, sufrikario eta antzeko ñabardurek ez dute lekurik liburuan, irakurleak hau eskertzen duelarik.
Gehigarri modura datorren azken atalean Sean Lennonek, musikariaren bigarren semeak, bere aitaren oroitzapenak eta abenduaren 9 hartako tristurak deskribatzen dizkio idazleari. Azken atal honek ematen dio amaiera orainarte heldu gabeko ikuspuntu berri eta originalari. Honekin ikuspibe berri bat irekitzen zaigu, nahi baino lehenago XX. mendeko mito bihurtu den musikariarena.
Ivan Alonso
Philip Norman
Philip Norman (London, 1943) biografo, nobelagile, kazetari eta dramatugo ingeles ezaguna da. 60. hamarkadaren amaieran, The Sunday Times of London egunkariko berriemaile zelarik, Beatles talde ezagunaren banaketaren inguruan aztertzeko eta berri emateko eskatu zioten. Urteak pasa ahala “Shout!: The Beatles in Their Generation” liburua aurkeztu zuen eta oraingoan polemikaz beterik datorren “John Lennon” biografiarekin datorkigu.
