Garoa liburu denda
Urte asko pasa dira Garoa liburu dendak bere ateak ireki zituenetik eta liburuen joan etorri amaigabe honetan, irakurketak mugarik ez duela ikasi dugu.
Jakitun gara Interneten eraginez produkzio molde berriek erabat baldintzatuko dutela liburugintza, eta guzti honen lehenengo pausuak atzematen ari gara dagoeneko. Internet eta teknologia berriek paradigma berri bat suposatzen dute liburugintza sektore osoarentzat, hasi argitaletxe handienetik eta liburu denda txikienerarte.
“Edukiak jaso nahiz zabaltzeko moduak —banaka edo elkarrekin— agerleku berri batera garamatza.”
Liburuetatik at, irakurketa bide berri, formatu, euskarri eta literatura transmisio modu berriak sortzen ari dira. Interneten eta web sozialen garapen azkarra dela eta, edukien sorkuntza zuzenak, zabalpenak, komunikazioak edo sare sozialen erabilera egokiak, berebiziko garrantzia dute gaur egun.
Guk, liburugintza sektorean ematen diren aldaketak lehen pertsonan bizi ditugu. Laguntzarik behar baduzu, jarri harremanetan gurekin:
